Hemen gaude
ta poztutzen naiz
ta ziur zure aita ere bai;
ta zer ondo… zelan dijua
zure bufanda txuria.
Lau Teilatu gainian
ilargia erdian eta zu
goruntz begira,
zure keia eskuetan
putzara batekin… putz!
Neregana etorriko da
ta berriz izango gara
zoriontsu
edozein herriko jaixetan.
Goxo goxo
kanta egin nazu
Benitoren Maria Solt.
Negarrik ez,
txuri zaude ta malkoak
zure kolorea kentzen dute.
Lau Teilatu gainian
ilargia erdian eta zu
goruntz begira,
zure keia eskuetan
putzara batekin… putz!
Neregana etorriko da
ta berriz izango gara
zoriontsu
edozein herriko jaixetan .
BAGARE
Araban bagare,
Gipuzkun, bagera,
Xiberun, bagire
Ta Bizkaian, bagara, (bi)
Baita ere
Lapurdi ta Nafarran.
Guztiok gara euskaldun,
Guztiok anaiak gara,
Nahiz eta hitz ezberdinez
Bat bera dugu hizkera (bi)
Araban bagare …
Herri bat dugu osatsen
Eta gure zakarkeriz
Ez daigun utzi hondatzen.
Bagare, bagera
Bagire, bagara
Euskera azkartzeko
Oraintxe dugu aukera
Bagare, bagera
Bagire, bagara
Euskadi askatezko
Oraintxe dugu aukera.
BEHIN BETIKO
Behin betiko, behin betiko,
sinple bezain tinko,
ez dugu etsiko!
Behin betiko, behin betiko,
sinple bezain tinko,
euskaraz eta kitto!
Etxean eta kalean
berdin-berdin jolasean,
eskolan, lanean,
tristuran eta pozean.
Dakitenek erabiliz,
ez dakitenek ikasiz,
herri bat osaturik
euskaraz nahi dugu bizi!.
Hasi etxetik eta kalera,
hasi kaletik eta etxera,
martxan jarri da lege berria:
Euskaraz Euskal Herrian!. (bi)
EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ
Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta hortara goaz.
Bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia zerri askara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik behar duguna;
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?